
Ostatuak Hondarribian
Xarmarekin!!!
Hondarribiak ostatu-aukera ugari eskaintzen ditu eta bisitarien itxaropen guztietara egokitzen dira. Turismoa, asteburua, naturara txangoak… eta biltzeko guneak behar dituzten enpresak. Hotel eta ostatu erakargarriak.
Gozatzeko tokia

Hirigune historikoa
Herri harresitu hau Gipuzkoan ongien kontserbatuta dagoena da. Horma-atal zabalek Erdi Aroko trazadura gordetzen dute: oinetxeak, kale estuak, galtzada-harriak…, baita ondarea eta historia ere.

Jatetxeak, mahai oparoa
Gastronomia Hondarribiko nortasun-ikurra da. Bertako produktuak eta jatetxeen sorta zabala sakabanatuta daude udalerrian zehar. Ildo horri eutsiz, sukaldarien kalitatea azpimarra daiteke. Arrantzaleen herria, txakolinaren txokoa… mahai oparoa.

Pintxoak, Hondarribiko erreferentzia
Tabernako sukaldaritza. Hondarribia pintxo onen erreferentzia da. Barrak eta tabernak, sukaldariak eta sormeneko pintxoak. Terrazak eta tabernak jateko formula informal hau maitatzen duten jende-mordoz betetzen dira. Nolanahi ere, goi-kalitatekoa eta era askotarikoa da eta bi horien fede ematen dute sukaldari sarituek.