Hondarribia artisaua

10,00

Hirigune historikoan eta Portu Auzoan barrena ibilaldi bat egingo dugu. Hiri honen historia, kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko, baita oraindik bertan lanean jarraitzen duten artisauak ezagutzeko ere.

Category:

Description

Zer bisitatuko dugu?

Portu Auzotik hasita eta bertan aurkitzen diren etxe xarmangarrietaz gehiago ezagutu ondoren, Erdi Arotik merkataritza gune garrantzitsua izan den hirigune historiko harresitura abiatuko gara. Kale estuetan barrena galduko gara, beste garai batzuetara eta mendeetan zehar harresi itzeletan izan diren lanbideetara eramango gaituzten txokoak aurkitzeko. Gaur egun, oraindik ere, bi kalek gordetzen dute bertan finkatutako gremioei erreferentzia egiten dien jatorrizko izena. Ibilaldia amaitzeko, alde zaharrean bizi diren bi artisauren tailerra bisitatuko dugu. Ezagutzera animatzen zara?

Informazio gehigarria eta harremanetarako bideak:

  • Iraupena: bi ordu gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelera, frantsesa edo ingelera.
  • Abiapuntua: Portuko Eliza
  • Ordutegia uztaila eta abuztua: asteazken eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etan. (Beherago aurkituko duzun egutegian erabilgarritasuna konfirmatu ezazu). * Bisita eguna baino 24 ordu lehenago aldaketak egon daitezke, aldez aurretik abisatuko da.
  • Gidariarentzat eta parte-hartzaile guztientzat, nahitaezkoak diren pertsonen arteko distantziak mantentzen ez badira, maskara derrigorrezkoa izango da. 
  • Mugikortasuna: Alde zaharreko malda kontuan hartu behar da.
  • Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko (BEZ barne)
  • Harremanetarako:
    • Helbide elektronikoa: experienciastx@gmail.com
    • Telefonoa y whatsappa: +(34) 620 61 24 06