Hondarribia gastronomikoa
€18,00
Alde zaharretik eta Marina auzotik ibilaldi bat egingo dugu, Erdi Aroko hiribildu eder honen historia, kultura eta tradizioak ezagutzeko. Bitartean, Hondarribiko tabernak euskal gastronomiako onenen artean jarri dituzten pintxo ospetsuez gozatuko dugu.
Description
Zer bisitatuko dugu?
La Marina edo Portu Auzoan giroz ederra aurkituko dugu. Arrantzale-etxe zaharrak aurkituko ditugu, fatxada koloretsuak eta balkoi loretsuak dituztela. Harresiz inguratutako hirigune historikoa deskubrituko dugu. Harresiak XVI. mendekoak dira, eta oraindik alboetan bi gotorleku dituzte. Arma Plaza, Santa María atea, oraindik galtzada-harrizko duen Kale Nagusia eta Karlos V.aren gaztelua (gaur egungo paradorea) eta Gipuzkoa plaza ikusiko ditugu. Indarrak berreskuratzeko, geldialdi bat egingo dugu alde zaharreko taberna batean.
Informazio gehigarria eta harremanetarako bideak:
- 2 pintxo eta 2 edari. Aukeran: ardo ondua, txakolina, sagardo naturala, garagardoa (kaña), freskagarria edo ura.
- Iraupena: bi ordu gutxi gorabehera
- Hizkuntza: euskara, gaztelera, frantsesa edo ingelera.
- Abiapuntua: Portu Auzoko eliza
- Ordutegia uztaila eta abuztua: ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan 11:00etan eta astelehenetan, astearteetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan 18:00etan. (Beherago aurkituko duzun egutegian erabilgarritasuna konfirmatu ezazu). * Bisita eguna baino 24 ordu lehenago bisitetan aldaketak egon daitezke, aldez aurretik abisatuko da.
- Gidariarentzat eta parte-hartzaile guztientzat, nahitaezkoak diren pertsonen arteko distantziak mantentzen ez badira, maskara derrigorrezkoa izango da.
- Mugikortasuna: Alde zaharreko malda kontuan hartu behar da.
- Prezioa: 20 euro helduek eta 10 euro umeek (BEZ barne)
- Harremanetarako:
- Helbide elektronikoa: experienciastx@gmail.com
- Telefonoa y whatsappa: +(34) 620 61 24 06