Hondarribia kulturala

8,00

Erdi Aroko hiribildu eder honen historia, kultura eta tradizioak ezagutzeko, alde zaharretik eta Portu Auzotik ibilaldi bat egingo dugu.

 

 

Category:

Description

Zer bisitatuko dugu?

Arrazoi ezberdinengatik, besteak beste, Frantziarekiko gertutasunagatik, Erdi Arotik merkataritza gune garrantzitsua izan den hirigune historiko harresitua aurkituko dugu. Beste garai batzuetara eramango gaituzten txokoak aurkitzeko, galtzada-harrizko kale estuetan barrena galduko gara. Hiribildutik oso gertu, kolore eta itsas giro handiko auzoa aurkitzen da, gaur egun hiriaren erdigune nagusia den auzoa. Ibilbide kultural hau Arrantzaleen Auzoa edo Hondarribian ondo ezagutzen den bezala, Portu auzoan zehar ere eramango gaitu.

Kontrastez betetako leku hau ezagutzera animatzen zara?

Informazio orokorra eta harremanetarako bideak:

  • Iraupena: ordu eta erdi gutxi gorabehera
  • Hizkuntza: euskara, gaztelera, frantsesa edo ingelera.
  • Abiapuntua: Portuko Eliza
  • Ordutegia uztaila eta abuztua: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan goizeko 11:30etan. (Beherago aurkituko duzun egutegian erabilgarritasuna konfirmatu ezazu). * Bisita eguna baino 24 ordu lehenago bisitetan aldaketak egon daitezke, aldez aurretik abisatuko da.
  • Gidariarentzat eta parte-hartzaile guztientzat, nahitaezkoak diren pertsonen arteko distantziak mantentzen ez badira, maskara derrigorrezkoa izango da. 
  • Mugikortasuna: Alde zaharreko malda kontuan hartu behar da.
  • Prezioa: 8 euro pertsona bakoitzeko (BEZ barne)
  • Harremanetarako:
    • Helbide elektronikoa: experienciastx@gmail.com
    • Telefonoa eta whatsappa: +(34) 620 61 24 06