DONEJAKUE
BIDEA

Santiagotxo eliza
Kantauriko erlaitz guztia zeharkatzen duen iparraldeko Donejakue bidean Hondarribia abiapuntua da.
Magdalena
Konpostelarako bidea Hondarribitik pasata egin dezakegu. Bidea Portu auzora iristen da eta bertan Magdalenaren omenez eliza bat zegoen. Horren inguruan arrantzaleak bizi ziren. Udalerriko parrokia ohia gurtzarako itxi eta salmentan jarri zen. Bere tokian etxebizitza-eraikina egin zen. Egungoak, bere egiturarengatik, jatorrizko eliza hori dakar gogora.
Mahatsondoen zelaiak eta txakolina
Bideak Madalengainera (Magdalenaren eliza aipatzen duen toponimoa) igota jarraitzen du. Sainduarako bidean Masti etxea zegoen. Bera txakolinaren ekoizle garrantzitsua zen eta esportatu ere egiten zuen. Bestalde, Saindua izenak toki sakratu hori oso zaharra dela adierazten du. Eliza harrizko eraikin txikia da eta ate zabala du. Barrualdea ikusteko burdin barrak ditu.
Botika izeneko baserria
Bideak aurrera egiten du Botika izeneko baserritik. Hitzak merkatariaren denda, gordetegia eta salmenta-tokia esan nahi du. Kasu honetan, erromesa hornitzeko tokia da. Metro batzuk gorago Galtzaraburu baserria dago eta, gero, Santiagotxo.
Lonja, atrakatze-tokia
Halaber, hegoaldetik irits daiteke. Herri gotortua ia uharte bat izan zen eta gainerakoa ibaiaren estuario izugarria. Santa Engraziako elizaren eta Kaputxinoen Komentuaren artean kokatutako etxeak mendiaren azpian eraiki ziren eta Costa izeneko auzoa osatzen dute. Bertaraino iristen dira ura eta egungo baratzeak, padura irabaziak baitira. Itsasontziz iristen zen Costa eta Santa Engraziaraino, Graziako Andre Mariaren omenez egindako eliza txikiaren herri izena. Itsasaldiek eta ibai-ekarriek ekialdean hareatza sortu zuten eta El Puntal esan zitzaion. Halaber, atrakatze-toki bihurtu zen.
San Markoko gurutzea
Lonja auzotik gurutzadura bat desagertu zen beste toki batean jartzeko. San Markoko Gurutzea zeritzan gurutze ezaguna zen, santua apirilaren 25ean ospatzen zenean, kleroa zelaiak bedeinkatzera prozesioan joaten baitzen eta letaniak abesten baitzituen. Haurrak eta gazteak beren amabitxiek oparitutako opilekin bertaratzen ziren. Nolanahi ere, bigarrenek euren semebitxia ezkondu arte mantendu behar zuten tradizioa. Helburua bedeinkatzea zen. Harrizko gurutze landu hark gurutze bat zuen alde batean eta Ama Birjinaren irudi bat bestean. 1604. urtean Juan Ochoa de Alchacoa Hondarribiko onuradun eta artzapezak ordaindu zuen Lonja etxearen ondoan, hain zuzen, atzean dagoen larrean ipintzeko. Eta El Puntal kaitik Santa Engraziarantz. Guztia itsasoa zen. Izan ere, dike handi bat eraiki zen pasa ahal izateko eta errota mugitzen zuen itsasoko ura biltzeko.
Oraindik galtzada zapaltzen da
Errotaren ondoan Santa Engrazia eliza zegoen. Nolanahi ere, hori ez da bere izena eta aldarean buru ez dago santu emakumea, Andre Maria baizik. Ofizialki Graziako Andre Maria esaten zaio. Bertan bide zaharra ikus daiteke. Elizaren eskuinaldean harrizko eskailera hasten da eta eliza txikiaren atzetik nahiz gainetik gorantz doa. Modu horretan ibiltaria galtzadaren tarte batera iritsiko da, Zuloaga Haundi jauregiaren ondoan. Hondarribiko familia boteretsuenetako baten (Zuloagarrak) landa-etxea litzateke. Kale Nagusian ere zuten etxea eta gaur egun eraikin horretan udal liburutegia nahiz agiritegia daude.
Santiago Erromesa
Kutxa Eguna izeneko jaia oso errotuta dago udalerrian. Arrantzaleen Kofradiak bete behar duen erritua da. Urtero parrokia-elizara igotzen dira beren kudeaketa eta jarduketen berri emateko. Lehen dokumentuak kutxatan gordetzen zirenean, kutxarekin igo behar zen eliza nagusiraino. Buruan darama arrantzale baten alabak. Kontuak onetsitakoan, Kofradiako kargu berriak hartzen dira. Hori uztailearen 25ean, Santiago Apostoluaren jaian, egiten da.
Erromes faltsuak zaintzea
Espainiako eta Frantziako erreinuek ez zuten harreman onik XV. mendean. Beraz, Bidasoako pasabidea zaindu behar zen frantsesek erromes gisa ezkutatuta ez zeharkatzeko. Agindu hori Elisabet Katolikoak agindu zuen.
Santiagotxo eliza
Bideari berriz eutsiz, Santiagotxo eliza hurbil ageri da. Haraino iritsi baino lehen, eskuinean dagoen baserrira hurbiltzea komeni da. Gaur egun askaldegi bat da, lehen, ordea, baleztariaren etxea. Hori ondoriozta daiteke Ballestania bere izena ikusirik. Baserria oso zaharra da. Konponketa garrantzitsuak egin dizkioten arren, oraindik leiho gotikoa antzematen da eta iragan oso urrunaz hitz egiten du. Bertan, Ballestanian, Santiago elizan sartzeko giltza eska daiteke. Barrualdea kanpotik ere ikusteko aukera dago. Elizari herritarrek txikigarrian Santiagotxo deitzen diote, txikia delako. Arkolla auzoan gaude. Auzoa osatzen duten baserrietako biztanleek eliza honetako santuarekiko debozio handia dute eta urte osoan igandero nahiz jaiegunetan kultua dago.
Lapurtutako irudia
Barruan Santiago erromesaren irudia zegoen. Santiago Beltz esaten zioten, guztia beltza baitzen. Sagarrondoko egurrez egina zegoela aipatzen zuten. Betiere aldarean zegoen familia eskuzabal batek elizari Santiagoren irudi berria oparitu arte. Dena den, hemeretzi urte geroago, 1978ko abenduaren 15eko ostegunetik ostiralera bitarteko egunsentian, irudia lapurtu zuten, atea bortxatu ostean. Inoiz gehiago ez zen izan horren berri. Tailuaren argazkiei esker, bat handitu eta behar bezala markoztatu zen aldare txikian jartzeko..
Ipiztikuren izen bitxia
Orain Jaizkibelgo mendi-mazelaren erdialderaino igo behar da eta Guadalupe Gaintxurizketarekin elkartzeko irudimenezko lerro zuzenaz baliatu behar da. Han bide bat dago. Ibiltaria ohartaraziko da bere garaian galtzada izan zela. Beraz, tarte batzuetan gizakiaren eskuek jarritako harriak oraindik bertan daude. Esteutz eta Arrutela baserriak atzean eta gainean utziko ditu, Alarguntza eta Larrako baserritik jarraitzeko, dagoeneko Lezon. Erdialdean bidea oso erraz aurkituko da. Hainbat formula erabil daitezke. Bat Guadaluperaino igo eta ibiltzen hastea da. Santutegiko gunea betiere bilera-toki izan da. Santiagotxotik Guadaluperaino Mugarri, Martintxenea eta Sanzigarrenea baserrien ondoan doan bidetik igoko da. Halaber, hemendik goiko galtzada har daiteke. Horretarako, baserri batetik pasa behar da eta, zalantzarik gabe, izen enigmatikoa du: Ipiztiku, apezpiku, alegia.

San Markoko gurutzea

Guadalupe santutegia

Santa Engrazia eliza