HIRUZTA UPATEGIA
HONDARRIBIKO
TXAKOLINA
BISITA GIDATUAK
Ezagutu upategiaren historia eta txakolinak herriarekin izan duen harreman historikoa. Goza ezazu inguratzen duten mahatsondoez eta ezagutu egite-prozesua. Amaitu bisita Hiruzta txakolina dastatuta eta lagundu tokiko produktuez osatutako aperitibo bikainarekin. Nahi izanez gero, upategiko jatetxean bukatu ahal izango duzu.
ERRESERBAK
Jaitzubia auzoa, 266 · 20280 Hondarribia
tel.: +34 943 104060
reservas@hiruzta.com
www.hiruzta.com



EUSKADIKO ENOTURISMOAREN ATEA
Hiruztak txakolinaren tradizioa berreskuratu du eta Hondarribia enoturismoaren nazioarteko mapan toki aipagarrian jarri du. Ehun urtetik gorako ardo-tradizioa, udalerriaren ahalmen eta aberastasun turistiko eztabaidaezina eta mugatik hurbil egoteagatik pribilegiozko kokagunea; horiek guztiak elkartuz gero, Hondarribia ardoa eta kalitatezko turismoa maite dutenentzat nahitaezko bisita-tokia da.
Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltz. Txakolina egiteko bi mahats-motak dira. Izenarekin harreman bitxia izateaz gain, historiak dio iraganean Hondarribian txakolina ekoizten zela, Euskal Herriko beste puntu askotan egiten zen bezala. Ardoa baserrian ekoitzi eta bertan kontsumitzen zen eta ildo beretik doa izena ematen dion jatorrizko hitza: ‘etxakoa’.
Rekalde familia, Asensio, aita, eta Txarli nahiz Ángel, bere bi semeak, beren ametsa errealitate bihurtzen hasi ziren eta Hondarribiko mahastizaintza- eta ardogintza-usadioa berreskuratu zuten toki paregabean. Izan ere, Txingudi badiaren eta itsasoaren ondoan dago, Jaizkibel mendiaren babespean eta hegoaldeari begira. Aldeko alderdi horiek guztiak berretsi zituen lurren analisiak eta ehuneko ehunean laboratzeko egokiak zirela zehaztu zen.
Hala jaio zen 2008. urtean Hiruzta, “hiruren uzta”, txakolinaren tradizioa Hondarribian berreskuratzeko, mende askoz ahaztuta egon ondoren. Nolanahi ere, herriaren kokagunean oinarrituta, estrategia militarrak menderatzeko asmoz hirigune historikoaren gotorlekuaren aurrean jartzen zen etsaiarentzat elikagairik ez izatea gomendatu zuen.
Upategia guztientzat irekita dago eta bisita daiteke, beraz, proiektuak ez du etenaldirik Hondarribian txakolinaren ekoizpena berreskuratzeko asmotan. Are gehiago, Euskadiko enoturismoaren erreferentzia izan nahi du, Hondarribiaren kokapen bikainari eta Iparralde nahiz Frantziarekin duen mugari esker.
Hondarribia Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltz izeneko mahatsaren sorterria da, ehun urtetik gorako mahastizaintza- eta ardogintza-usadioa du, historia- eta monumentu-ondareaz hornituta dago eta jatetxe- nahiz ostatu-zerbitzuen eskaintza zabala du, bere izar nagusia tokiko gastronomia izanik. Horrenbestez, Hondarribiak gaur egun toki nabarmena du kalitatezko enoturismoaren Europako mapan.